SARRERA


Gaur egun, euskal pilota Euskal Herrian nahiko garrantzi handia duen kirola da. Ume asko,  txikitan hasten dira pilotan jokatzen, baina nagusitzen joan ahala, askok utzi egin dute. Umeak pilotan jolasten hasten direnean, beste kirol guztietan bezala, maila ezberdinak daude, eta gaur egungo entrenatzaile askok, ez dakite nola kudeatu egoera hori, eta bakarrik batzuei zuzendutako ariketak egiten dituzte. Horren ondorioz, ume askok aspertu egiten dira eta pilotan jokatzeari uzten diote.                                                                                        



Egoera hori ekiditzen saiatzeko, eskola eta erakunde ezberdinetatik, pilota topaketak sortu dira. Topaketa hauetan, eskola ezberdinetako, maila ezberdinetako, genero ezberdinetako… umeak batzen dira.Topaketa hauen ezaugarri nagusia, umeak aspertzen ez direla da, behintzat hori da hauen helburua. Maila ezberdinetara egokitutako ariketak daude, horrela lortzen dena, umeak ondo pasatzea da, nahiz eta maila ezberdinetakoak izan.



Abenduaren lehenengo larunbatean, abenduaren 2an, zuen eskoletako umeak egiteko ezer ez badute, eta ondo pasatu nahi badute, aukera izango dute Gasteizko I. Euskal Pilota Topaketan parte hartu ahal izateko. Topaketa goizeko 10etan hasten da eta 12ak aldera bukatuko dugu. Ondoren azaltzen dugun  bezala, 7 ariketa ezberdin egingo dira eta laugarrenaren eta bostgarrenaren artean 5 minutuko deskantso bat egingo dugu ura edateko, komunera joateko... . Pilotan jokatzen ondo pasatzeaz gain, umeek lagun berriak egiteko aukera paregabea izango dute!!!!!!


Gusto handiz hartuko zaituztegu gurekin pilotara jokatzera etorriz gero!!!


Topaketa guztiz dohakoa da, bokazioz egiten dugulako eta gure helburua umeak ondo pasatzea delako!!

20 comentarios:

  1. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    -Ondo antolatuta dago, bilatu nahi duzun informazioa topaketari buruz erraz aurkitzen da.
    -Bideoak eta argazkiak agertzen dira. Baina ez audiorik.
    -Datuak lortzeko zenbait leku erabili dira.
    -Partaide guztiak agertzen dira bideoetan.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    -Erabilitako zenbait material ez dago jarrita ( Zinta Amerikana).
    -Ikasteko eta pilota gustatzeko ariketa egokiak dira.
    -Gatuak agertzen dira baina zaila da aurkitzea.
    -Bi elkarrizketa daude eta esteka nahiko bibliografian.
    3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
    -8
    4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
    -Unai Barbera Arce

    ResponderEliminar
  2. Ebaluazio orokorra:
    Bost-informazio iturri baino gehiago eskeintzen ditu bloga: bi artikulo, webgune bat, hiru bideo, blog bat eta bi elkarrizketa.
    Bloga nahiko ongi ordenatuta dago, erraz aurkitu dezakezu nahi duzun informazioa.
    Talde lana izan da, nahikoa ebidentzia aurkeztu dira eta tutoretzan adostutakoa errespetatu da, aldiz, ikusi daiteke bakoitzak bere zeregina egin duela eta gero aman komunean jarri dutela taldekideen artean. Hala ere, beste taldeko kideei laguntza eskatu dute jokoak filmatzeko, taldeen arteko elkarlana bultzatuz.
    Ia ez da ortografia akatsik aurkitu (aditz batzuetan) eta gainera hizkuntza zuzena erabiltzen da, gehienetan erakargarria dena.
    Hiru IKT baino gehiago erabili dira, kasu honetan ariketak filmatu dituzte. Modu honetan, sortutako materiala oso didaktikoa da zeren laguntzen dizu topaketaren jarduerak ulertzen.
    Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, beharrezko informazioa eskeiniz. Falta botatzen dut esteken presentzia, kokapena zehazteko adibidez.
    Eskatutakoaz gain eduki batzuk (ez asko) erantsi direla ikus dezakegu.
    Ebaluazio zehatza:
    Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra badago blogean (sarrera modukoa).
    Antolatzaile mota ez da zehazten. Beraien burua aurkezten dute baina ez erakunde bat bezala. Egia da irabizi asmorik ez dutela bai aipatzen dela.
    Nahiz eta lauak ateratzen diren argazki bat ipini ez duten, jarduereko bideotan denok parte hartu dute eta hori taldearen batasuna adierazten du.
    Argi geratzen da jardueretan parte har dezaketen haurren ezaugarriak eta estaldura geografikoa eta jarduerak egingo diren instalazioen kopurua eta tipologia zehazten da ere.
    Aipatzen da jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua, aldiz, beraien betebeharrak ez dira zehazten.
    Zer material erabiliko den aipatu arren, ez da zehazten material bakoitzaren kopurua, gainera, aurreikusitako gastuen atala ez denez agertzen, ezin dugu jakin erositako pilota kopurua adibidez, modu on bat izango zena prezioa aipatzeko eta aldi berean materialen kopurua zehazteko.
    Nahiko ideia ona izan da blogaren ale batean saioaren helburuak ipintzea, jendea jakiteko zer lortu nahi den topaketa hori eginez.
    Ariketen deskribapena eta saioaren dinamika ederto azalduta dago, bideoetaz lagunduz.
    Lehen esan dudan moduan, atal gutxi batzuk gehitu dira (helburuak, nola inskribatu) eta gainera diseinatutako ideia garatzeko hainbat erreferentzia erabili dituzte.
    Kalifikazioa: 8
    Ibon García Caballero, Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientza-ko fakultatea, 1. maila.

    ResponderEliminar
  3. Ebaluazio irizpide nagusien araberako oharrak:
    o Bildutako informazioari dagokionez, iturri ezberdinetatik lortu dute informazioa. Gainera, bi elkarrizketa erabili dituzte. Hala ere, erreferentzien atalean hauek gaizki adierazita daude eta blogean zehar ez da aipamenik ageri.
    o Diseinua egokia da nahiz eta erakargarriagoa izan daitekeen. Aurkezpenari dagokionez, ondo dago eta testua ulergarria da.
    o Hizkuntza aldetik, bloga nahiko eskasa da; ortografia akats nahikotxo eta espresio, egitura eta deklinabide akatsak ere ageri baitira.
    o IKT tresnak erabili dituzte, ariketa asko bideoen bidez azaldu dituzte hauen bidez informazioa erakargarriagoa eginez. Gainera hauei esker lana denek egin dutela ikus daiteke bideoetan duten partehartzeagatik.

    • Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    o Antolatzaileei dagokionez, argi eta garbi adierazten dute ez dutela helburu ekonomikorik eta topaketa honekin zein den euren asmoa.
    o Haurrek izan behar dituzten ezaugarriak adierazten dira nongoak izan behar diren eta dena esanez.
    o Bloggaren helburua argia da beraz bisitatzen duen edonork uler dezake zeren ingurukoa den.
    o Saioaren dinamika ondo adierazita dago ariketa bakoitzaren iraupena eta atsedena adieraziz.
    o Ariketen azalpena bideoen bidez azaldu dute, horrela ariketa ulertzeko arazorik ez egoteko.
    o Topaketan erabiliko den materiala ere zehaztua dago; nahiz eta, hau agian orokorregia izan.
    o Erabiliko den frontoia eta instalakuntzak ondo adierazita daude.
    o Azkenik, aurreikusitako aurrekontua eta gastuak kalkulatu dituzte baina hauek oso orokorrak direla uste dut.
    o Blog honen kalifikazioa: 6,75
    o Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietako 1. Mailako ikaslea, Maddi Marquet Ferran

    ResponderEliminar
  4. - Erabilitako informazio iturriak asko dira eta argi eta garbi jakin daiteke informazioa nondik aterata dagoen. IKT asko erabili dira, bai bideoak edota argazkiak ere, baina bestalde, audioaren falta sumatzen dut. Informazio era egokian, txukunean eta erakargarrian antolatuta dago, eta erabilitako hizkuntza eta hiztegia zuzena eta aproposa da.

    - Ariketen azalpena zuzena eta argia da eta ariketen artean desberdintasuna eta elaborazioa ikusten da. Gainera, ariketen helburua zein den ere agertzen da. Instalazioei buruzko informazioa argi dago baina aurrekontuaren informazioa berriz ez dago eskuragarri. Argi dago ariketa bakoitzean parte hartuko duten pertsonen kopurua zein den eta ondo banatuta eta pentsatuta dago haur guztiek jolasteko aukera izateko


    - Nire kalifikazio mota: 8

    - Aitor Barredo Lansac, Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientza-ko fakultatea 1.maila

    ResponderEliminar

  5. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
    - Informazio iturri ugari erabili dituzte eta argi geratzen da nondik atera duten informazio hori. Bi artikulo, blog bat, webgune bat eta bi elkarrizketaz baliatu dira.
    - Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzita baina grafikoren bat edo eskemaren bloga erakargarriagoa eta ulerkorragoa izateko jarriko nituzke.
    - IKT-tresnak erabili dituzte, hala nola, bideoak eta argazkiak. Audioren bat edo horrelakorik faltan botatzen dut.
    - Bloga erabilterraza da, argia eta ordenatua. Apur bat sinple dela sumatzen dut baina orokorrean erakargarria da oso ordenatuta dagoelako.
    - Kolaborazio lana egin dutela ikusten da, adibidez ariketak azaltzeko denek parte hartu dute.
    - Idatzia zuzena eta argia da, ortografia akats gutxi batzuekin. Hizkuntzaren aldetik, euskara argia eta ulerkorra da guztientzat.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    - Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra agertzen da (sarrera modukoa).
    - Ez dute zehazten zer erakunde mota diren baina bai aipatzen dute irabazteko asmorik ez dutela topaketa honetan.
    - Argi geratzen da jardueretan parte har dezaketen haurren ezaugarriak eta estaldura geografikoa.
    - Ariketen deskribapenak zehatzak dira eta saioaren dinamika argi dago.
    - Haien helburua oso ondo zehaztuta dago atal oso bat erabiliz horretarako.
    - Zer material erabiliko den zehaztuta dago baina ez kantitatea.
    - Ez ditut aurkitu gastuak

    3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota
    - 7,75
    4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
    - Euken Herrojo Hernando. Hezkuntza eta kirol fakultatea. 1maila

    ResponderEliminar
  6. • Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
    -Datuak jasotzeko iturriei dagokionez,bi artikulu, webgune bat, hiru bideo eta bi elkarrizketa erabili dituzte.
    -Aurkezpenari dagokionez, testu txukuna da, ondo eta zehaztasunez idatzia eta horrez gain oso erakargarria jarri dizkioten taulak eta grafikoei esker.
    -IKT-tresnen erabilpenari dagokionez, bideoak eta argazkiak jarri dituzte dena argiago eta ulertzeko errazagoa izateko eta hori asko eskertzen da eta gainera galeria bat era jarri dute.
    -Blogaren diseinuari dagokionez, modu argi eta ordenatu batean antolatu dutela iruditu zait. Atal desberdinak topatzeko erraza eta erakargarria.
    -Hizkuntzari dagokionez, eusakra jatorrean idatzita dago.
    • Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    -Proposatutako jardueran, aurkezpen egoki bat dago.
    -Topaketaren helburu orokorrak eta zehatzak oso ongi adierazita daude. Horrez gain, ariketak oso modu ordenatu eta erakargari batean daude antolatuta, ariketa bakoitzeko bideo batez azaldua.
    -Aurreikusitako gastuak adierazi egin dituzte modu orokor batean
    .Kalifikazioa: 7,5
    Nerea Calvo Ceanuri, Jarduera fsiko eta kirolaren zientzen fakultatea, 1.maila

    ResponderEliminar
  7. OlatzMartiartu_Iruzkinak3 de diciembre de 2017 a las 13:33

    1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Informazioa jasotzeko bi elkarrizketa eta hiru artikulu-liburu baino gehiago erabili dituzte, baina ez dira zuzenean agertzen erreferentziak testuan
    • Testua ordenatuta.
    • Argazki eta bideo asko, ariketak azaltzeko egokiak.
    • Bloga erraza da erabiltzeko.
    • Bideoetan taldekide guztiak agertzen dira, eta kolaborazio lana izan dela erakusten du horrek.
    • Ortografia eta gramatika akats batzuk daude.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera egokia.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa.
    • Instalazioak, materiala, helburuak… zehaztuta.
    • Saioaren dinamika eta ariketak oso ondo azalduta daude, bideoekin ondo lagunduak.
    3. Kalifikazioa:8.7

    4. Olatz Martiartu Ayestaran (OlatzMartiartu_Iruzkinak), Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien graduko 1. maila.

    ResponderEliminar
  8. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzea Blog honetan 5 informazio iturri erabili dituzte, hauetatik bi elkarrizketak izan dira. Artikulu eta liburuak erabili dituzte eta erreferentziak modu argian azaltzen dira eta haietara iristeko bidea oso erraza da.

    • Aurkezpenaren argitasuna Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia, ez du ematen betelanik egin dutenik eta ataza behar bezala egin dute.

    • IKT-tresnen erabilera IKT tresna ugari sartu dituzte, argazki eta bideo egokiak eta adierazgarriak aukeratuz.

    • Blogaren diseinua Bloga argia, ordenatua eta erabiltzeko erraza da atalak modu egokian banatu eta zehaztu dituztelako; hala ere, eskuin aldean jarri beharrean ikusgarria izango litzatekeela sarrerak goian jartzea deritzot. Erakargarria egin dute.

    • Kolaborazio lana Bideoa, argazkia edo elkarrizketa sortzean/egitean, taldekide guztiak agertzen dira bertan. Hau da, guztien parte hartzea ziurtatu da.

    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea Idatzia nahiko erakargarria eta argia da, baina hala ere ortografia akatsak daude.


    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra Sarreran haien helburu nagusia jakinarazten digute modu laburrean.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa Umeen adina adierazi dute eta estaldura geografikoa aurkeztu dute.
    • Material baliabideak Zein material erabiliko duten argi azaldu dute.
    • Ariketen deskribapena Ariketak modu egokian eta argian azaltzen dituzte, gainera, bideoek izugarri laguntzen dute eta saioaren dinamika egokia izango dela aurreikusten da.
    • Aurreikusitako gastuak. Gastuak argi eta garbi azaltzen dituzte.
    • Bestelakoak Argazki eta bideo argiak aukeratu dituzte eta erreferentziak oso argiak dira baina ez dakigu erreferentzietako informazioa non erakutsi duten.
    Nire kalifikazioa 8,5
    Ainhoa Lakuntza Odriozola, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. maila.

    ResponderEliminar
  9. Ebaluzio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Informazio iturri asko erabili dituzte eta bibliogafria atalean zeintzuk izan diren ongi adierazi dute. Testuetan ez zaie hauei aipamenik egin
    Informazioa zenbaitetan errepikatzen da luzeegia eginez, baina argia da.
    IKT ugari sartu egin dituzte bloga erakargarriagoa eginez.
    Kolaborazio lana izan dela ziurtatu dezakegu bideoetan tadekide guztiak agerten baitira.
    Akats ortografiko txikiak dauden arren hizkuntza zuzena erabili da.

    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    Sarrera gisa topakearen helburua indartzen da.
    Antolatzaileak nortzuk diren azaltzen da.
    Topaketaren parte hartzaileak zeintzuk diren zehazten da. Estaldura geografikoari ere egin zaio aipamena.
    Instalazioen berri ematen da, bai idatziz eta bai argazkiak ipiniz.
    Beharrezkoak dituzten giza baliabideak aipatzen dira.
    Saioa helburu bati lotuta dagoela argi geratzen da hasierako sarreran aipatzen baita.
    Ariketen azalpena irakurri edo bideoan ikus daiteke eta horrek bloga ikusteko nahia pizten du.
    Saioaren dinamika ere azaltzen da, baina ez da oso argia.
    Gastuak zeintzuk diren ere aipatzen da.

    Aurreko irizpideak kontuan hartuta blogari jarritako nota: 8

    Mirari Ugarte Perez, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzia, 1. maila.

    ResponderEliminar
  10. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
    - Bi elkarrizketa egiteak aberastasuna ematen dio bloggari
    - Iturri desberdinetik lortu dute informazioa edukien onurarako; bloggak, webguneak eta artikuluak.
    - Euskera egokia erabiliz, ulergarria da dena eta antolaketa ere ona da, erabiltzeko erraza.
    - Partaide guztiak bideotan ageri dira beraz lan kolektiboa izan dela esan dezakegu
    - Erakunde mota ez da zehazten beraien burua aurkezten duten arren
    - Hiru IKT erabili dira bloggean, argazkiak eta bideotan
    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    - Ez dira partaide bakoitzaren eginbeharrekoak zehazten
    - Materialak ageri dira baina ez dakigu erosi diren edo ez, gastuetan ez baitituzte jarri, gainera kopurua zehaztea ere falta da.
    - Helburuak oso ondo finkatu dituzte
    - Ariketak oso ondo daude azalduta bideotan, zeozer ez baldin bada ulertu, argi gera dadila
    - Aurreikusitako gastuak eta gastuak gehiago zehaztu behar direla usted ut
    - Haur denek jolasteko oso ondo pentsatuta daude ariketak
    3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, nire kalifikazioa hurrengoa izango da: 8
    4. Ander Legorburu, 1.maila

    ResponderEliminar
  11. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:

    Blog honetan datuak iturri ezberdinetatik jaso dira. 4 informazio-iturri darabiltza: horietatik 2 artikuluak dira, 2 elkarrizketak, blog bat eta webgune bat.

    Blogaren diseinua nahiko argia da, orri ezberdinak erabilita informazioa modu errazagoan bilatzen da. Honekin batera, aurkezpena egokia da, testua ondo ordenatua dago eta galderei erantzuten zaie. Hau da, beharrezko informazioa agertzen da. Hala ere, ariketei dagokienez, helburuak, materialak, antolaketa mota, edukiak zehatzago aipatzea ere egokia izango litzateke, ariketak argiago eta zehatzago ikusteko. Umeek zer ikasi dezaketen jakiteko. Hau da, bideoetan agertzen dena idatziz ere agertzea edo irudi/krokisen bitartez errazago azaltzea, letra ordez baino.

    Nahiz eta interesgarriak izan, bi IKT bakarrik darabiltzate (bideoak eta argazkiak). Gainera, hizkuntzaren kalitatea egokia da edonork ulertu ahal izatekoa da.

    Azkenik, kolaborazio lana egin dela ikus daiteke bideoetan denak parte hartzen agertzen direlako.

    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:

    Hasteko, antolatzaile mota zehazturik agertzen dela esan beharra dago. Gazte talde baten ekimena dela proposatzen da, pilota afizioa bultzatuz eta ahalik eta ume gehien bultzatzeko asmoarekin. Hain zuzen ere Jarduera Fisiko eta Zientzietako ikasleak eta gaur egun dagoen arazo bati konponbidea emateko proposamen dohakoa dela ikusten da.

    Honekin batera, topaketa honetan parte hartu dezaketen haurrak agertzen dira. Baina Hasieratik agertzen da topaketaren helburua zein den, beraz, blogean sartzen den edozein pertsonak hasieratik jakingo du topaketak zertan datzan. Gainera, topaketan inskribatzeko fitxa eskolei helaraztea oso ideia ona iruditzen zait, gauzak argiago egiteko eta aukera hori ikasle guztiei emateko.

    Saioaren dinamika ondo azaltzen da, aldaketak nola egingo diren azaltzen da. Hala ere, taldekatze horiek hasieran aipatuko nituzke eta ez bukaeran. Lehen aipatu bezala, ariketei dagokienez, helburuak, materialak, antolaketa mota, edukiak zehatzago aipatzea ere egokia izango litzateke, ariketak argiago eta zehatzago ikusteko. Umeek zer ikasi dezaketen jakiteko, irudi edo krokis moduan azaldu edo testua antolaketa argiago batean azaltzea.

    Erabiliko den materiala agertzen da baina giza baliabideak gainetik azaltzen dira. Aseguruak, inklusioa eta materiala… agertzen dira.

    Erabilitako instalakuntzei dagokienez, argi agertzen da topaketak non izango diren eta frontoiaren ezaugarriak zeintzuk diren. Atal hau oso ondo eta erraz ulertzen da, beraz goraipatzekoa da.

    Nire kalifikazioa: 8

    Ander Ezquerro Garmendia, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. maila.

    ResponderEliminar
  12. o Bildutako informazioari dagokionez, iturri ezberdinetatik lortu dute, Baina, hauen artean ez dago libururik.
    o Diseinua zertsobait aldatuko nuke begirako atseginagoa egin ahal izateko
    o Hizkuntza maila ondo dago, denek ulertzeko modukoa da.
    o IKT tresnak erabili dituzte eta hauen bidez informazioa erakargarriagoa da. Dokumentuak eta audioak blogean atxikitzea os ideia polita da.
    • Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    o Topaketaren antolatzailea ondo zeaztua dago.
    o Haurrek izan behar dituzten ezaugarriak ez ditu aipatzen ez adina ezta nongoak diren ere.
    o Bloggaren helburua argia eta zehatza da, beraz edonork jakin dezake zeri buruzkoa den. Hala ere, ez dute topaketaren helburua zehazten.
    o Saioaren dinamika era egokian azaltzen dute.
    o Ariketen azalpena idatziz eta grafikoen bidez azaldu dute. Atal honetan bideorenbat egotea faltan bota dut.
    o Azkenik, aurreikusitako gastuei buruz nahiko informazio topa dezakegu eta ondo zehaztua dago.
    o Blog honen kalifikazioa: 8.5
    o Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietako 1. Mailako ikaslea, Xabier Mikel Azparren Irurzun

    ResponderEliminar
  13. 1. Blog hau sortzeko 7 informazio iturri desberdinetik hartu dute informazioa, kasu honetan bi artikulu, bi webgune, hiru bideo eta blog bat erabili dituzte. Horrez gain elkarrizketa Euskal Pilotako profesional edo aditu bati egin beharrean, euskal pilotan olgetan duten umeekin hitz egin dute. Niretzat puntu hori oso garrantzitsua da zeren eta umeen ikuspuntutik ez genekien nola ikusten zuten pilota topaketa honen ideia. Horrez gain, Gasteizko eskola bateko kirol kordinatzaile bateri beste elkarrizketa bat egin diote.
    2. Blogaren aurkezpenari dagokionez, oso modu argian aurkeztu dute informazioa. Ariketen azalpenean ikusi ahal denez taulak erabili dituzte..
    3. IKT-tresnen erabilera ere dauka blog honek zeren eta hainbat argazki erabili dituzte instalazioak erakusten eta bideoak topaketaren ariketak azaltzeko.
    4. Blogaren diseinua oso argia da eta erabil erreza eta horrez gain erakargarria.
    5. Kolaborazioa ikusi ahal da blog honetan zeren eta kide guztiak bi edo hiru sarrera eskegi dituzte gutxi hora behera eta horrez gain elkarrizketan dirudienez guztiak agertzen dira. Bideotan ikusi ahal dugunez guztiak parte hartzen dute.
    6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea. Idazkera argia, garbia eta akats gabekoa da.
    7. Lanaren araberako irizpide zehatzak:
    -Blogean sarrera leihoan topaketaren informazio generala aurkitu dezakegu.
    -Irabazi asmorik gabeko erakundea dela aipatzen da blogean.
    -Instalazioen argazkiak agertzen dira eta horrez gain materialak eta aurrekontua aipatzen dira.
    -Ariketak era zehatz batean deskribatuta daude eta ulertzeko errezak dira.
    -Blog hau dinamikoa iruditu zait zeren hainbat modu desberdinetan eskeintzen zaigu informazioa eta ez bakarrik idatziz.

    BLOGAREN KALIFIKAZIOA: 9

    Iñaki Bellón Lozano
    Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea . 1. maila.

    ResponderEliminar
  14. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    - Hainbat informazio iturri erabili dituzte, hauetatik 2 elkarrizketa dira eta artikulu eta bideoak erabili dituzte.
    - Aurkezpenari dagokionez, argia eta zehatza da, eta gainera orden bat jarraitzen du.
    - IKT-tresnen erabilpena egokia izan da, bideoak eta argazkiak erabili dituzte.
    - Bloga modu erraz batean erabiltzen da, atalak ordenatuta agertzen dira eta orokorrean erakargarritasun handia dauka.
    - Kolaborazio lana izan dela ikus daiteke, bideoetan taldekide guztiak agertzen baitira.
    - Idatzia argia eta ordenatuta agertzen da, eta irakurtzeko ulergarria egiten da.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    - Proposatutako jardueraren sarrera egokia da.
    - Topaketan parte hartzaileen ezaugarriak (adina, kopurua…) azaltzen dira.
    - Estaldura geografikoa aipatzen da eta instalazioak eta erabiliko den materiala zehaztuta daude.
    - Saioaren helburua argi aipatuta dago.
    - Ariketen deskribapena modu egokian azalduta dago, gainera bideoen bitartzen modu ulergarriago batean azaltzen dituzte eta saioaren dinamika egokia da.
    - Aurreikusitako gastuak zeintzuk diren modu orokorrean agertzen dira, baina zaila da aurkitzeko.

    3. Kalifikazioa: 8

    4. Nekane Uria Gutierrez, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako 1. Mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  15. 1. Blogaren ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:

    -Informazioa iturri ezberdinetatik eskuratu dituzte baina hauen erreferentzia faltan somatu dut testutan.
    - Testuak argi eta zehaztasunez idatziak daude, ez dira gehiegi konplikatu baina hori puntu positibotzat har genezake ikusleoi bertan ibiltzeko erraztasuna ematen bait digu.
    - Diseinua egokia da eta bertan ageri diren argazkiak dena argiago eta zehatzago ikusteko eta azkenik nahiz eta ortografia akats batzuk agertu, ez dira akats oso larriak.

    2. Blogaren ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:

    -Proposatu dituzten jardueren aurkezpena egokia da .
    - Erakunde mota ez aipatu arren, diru edo garaile bat lortzeko helburua ez dutela argi idatzi dute.
    - Helburuaren zehaztasunari eman dioten garrantzia oso egokia iruditu zait, berari atal oso bat eman baitiote.
    - Gastu eta aurrekontuei buruzko informazioa ere aurki genezake, saioaren dinamikaren eta ariketen azalpenarekin batera.
    - Puntu negatibo bat ematearren, bideoren bat edo argazki gehiago jartzea eskertuko nuke baina hala ere lan on bat egin dutela esango nuke

    Kalifikazioa: 8

    Amaia Ugalde Urkiola. Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzietako 1. Mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  16. Ebaluazio irizpidea nagusien inguruko zuen oharrak( e-rubika):

    • Informazioa iturri eznerdinetatik hartu dute baina ez dute aipatu testuan zehar.
    • Aurkezpena oso ondo eginda dago, blog deigarri bat iruditzen zait.
    • IKT tresnak erabili dituzte: bideoak eta argazkiak.
    • Blogaren erabilera erraza da.
    • Talde lana izan dela ikusten da, ariketen bideoetan denak parte hartzen dutelako.
    • HIzkuntzaren aldetik esan beharra dago ez daudela akatsik.

    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:

    • Dinamika on bat erabili dute umeek ondo pasatzeko eta denbora ahalik eta hobeto aprobetzatu ahal izateko. Ariketak azaltzeko egin dituzten bideoak lagungarriak dira era bisual batean hobeto ulertu ahal izateko.

    Esandako guztia kontuan hartuta 8-ko jartzen diet.

    Imanol Aguiler Gallego, Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzien fakultatea, 1. maila.

    ResponderEliminar
  17. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Hasteko, informazio iturri ezberdinak erabili dituzte (webguneak, artikuluak…). Hauen artean liburu bat faltan somatzen dut. Estetika zertxobait gehiago zaindu ahal zelaren inpresioa hartu dut ere. Hala ere, atalak argi definiturik agertzen dira eta estruktura logiko bat mantentzen da. IKT tresnak erabiliak dira ulerkorragoa egiteko (bideoak eta argazkiak).
    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    Blogaren helburua behar bezala adierazten den arren, umeen adin-tartea edo gutxienez, pilota oinarri bat eduki behar duten ala ez zehaztu beharko lukete. Ondo garatutako egitarau bat da, ariketa orijinalak eta dibertigarriak dirudite. Gastuak, materialak eta antolatzaileak agertzen dira. Hizkuntza jatorra eta akats ortografikorik gabekoa.

    Blog honen edukiak oso aproposak iruditu zaizkit eta oso era ordenatuan azaldutakoak.

    KALIFIKAZIOA: 8

    Gorka Garcia Apodaka, JFKZ, 1.maila

    ResponderEliminar
  18. - Ebaluazio irizpide nagusien inguruan:
    Blogean informazio iturri gisa Jose Ramon Garai-ren eskuko web gunea, Oidui Usabiaga Arruabarrena-ren 2014-ko artikulu bat (vol 9 N 27) eta Oiduik, Mikel Eguibar Mitxelena, Juan Carlos Etxeberria Conde, Igor Gutierrez Maortua, Maider Mendizabal Azurmendi eta Haritz Zubiaur Blasco-rekin batera egindako artikulua erabili dute, Youtubeko 2 bideorekin batera. Beraz, informazio iturri anitza dutela esan dezakegu. Hala ere, erreferentzien orrian esteketan klik batekin sartu ahal izatea errazagoa izango zen. Elkarrizketak ere erabili dituzte, naiz eta umeei egindakoak izan eta izenik ez aipatu.
    Aurkezpenaren inguruan txukun eta ulertzeko modu erraz batean antolatuta dago bloga, orri guztiak alboko aldean jarrita eta gainera zenbait grafiko sartuz bistarako ondo geratzen direnak.
    IKT tresnei dagokionez haiek egindako 5 bideo eta Youtubetik ateratako 2 bideo erabili dituzte, zenbait grafiko, argazki eta irudi lagungarriekin batera. Bideoak argiak dira, azalpen eta erakusketarekin.
    Talde lanaren inguruan bideoetan partaide guztiak agertzen dira ariketak eta azalpenak egiten, beraz, guztiok batera lan egin dutela esan genezake, naiz eta azken hitza haiek izango duten beti.
    Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatearen inguruan blog-a guztiz euskaraz idatzita dago, modu egoki batean eta ortografia akatsik gabe.
    - Ebaluazio irizpide zehatzen inguruan:
    Aurkezpenean informazioa asko jarri dute, gaur egungo pilotaren egoera, gertatu ohi dena eta haien ikuspegia azalduz.
    Blog-aren diseinua erakargarria iruditu zait, kantxaren kolorea eta pilota bat erabiltzean. Erabilitako argazkiak egokiak dira, ez da bat ere ez kontestutik ateratzen. Bideoak egokiak dira ere, baina Youtubetik ateratako bideoak taldeak erraztasun handiz grabatu ahal dituztenak direla uste dut. Gainera bideoaren izenburua erdaraz egoteak blogari aspektu arraroa ematen dio.
    Adin tartea (9-12) eta ume gehiago etortzekotan monitore gehiago hartzea ideia ona iruditu zait. Zerbitzuen orria ez zait oso garrantzitsua iruditzen, pegote moduan dagoela dirudi. Materialaren orrian argi azaltzen dute argazkiekin batera erabiliko dutena.
    Kalifikazioa: 9

    Antxon Murua Ruiz
    Jarduera fisiko eta kirolaren zientzien fakultatea
    1. maila

    ResponderEliminar
  19. EUSKAL PILOTA TOPAKETA BLOGAREN IRUZKINA
    EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK:
    Datuak jasotzerako orduan hainbat informazio iturri eskuratu dituzte horien artean 2 elkarrizketa baina ez da hauen inguruko aipamenik egiten blogean
    Diseinua nahikoa erakargarria da baina atalak albo batean jarri ordez goian azalduko balira eta handiago erakargarriagoa izango zen. Gainera ortografia nahiko ondo dago akats batzuk dituen arren
    IKT tresnak ondo erabiltzen dituzte ariketak azaltzeko bideoak jarriz eta hainbat argazki txertatuz
    Lehen aipatutako bideo eta argazkien bidez guztiek parte hartu egin dutela argi ikusten da
    EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK:
    Ariketen azalpena egokia da eta mota desberdinetako ariketak aukeratu dituzte
    Topaketak duen asmoa ondo argituta dago
    Blogaren helburua argi eta ulerkor azaltzen da
    Topaketarako erabliko den materiala ondo agertzen da eskasa izan arren
    Eskuragarri egongo diren instalazioak ondo aurkeztutak agertzen dira
    Topaketa ume guztiak parte hartzeko pentsatuta dago.
    KALIFIKAZIOA:
    Aurreko irizpidei erreparatuz hau da nik jarritako kalifikazioa: 7,75
    Iñigo Latasa Amezqueta, Hezkuntza eta kirol fakultatea, 1.maila

    ResponderEliminar
  20. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira. Bi elkarrizketa eta bi artikulu-liburu. Aipuak ez dira egin testuan. Erreferentziak ongi idatzi behar dira.
    • Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio. Agian, batzuetan, gehiegi idatzi duzue.
    • IKT-tresnen erabilera: Bideoak eta argazkiak erabili dira. Argazkiak nondik eskuratu dituzuen zehaztu.
    • Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua.
    • Kolaborazio lanaren pistak eman dituzue bideoetan.
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia argia da, baina zuzendu beharreko ortografia akatsak ditu, oso gutxi, besteak beste: “ekiditzen”, “dohakoa“, “orma“, “modalitate”, “Espero dugu gure helburua zuengan erabilgarria ikustea”,

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera aproposa da. Agian, gehiegi idatzi duzue. Hau da, informazio gehiegi eman nahi izan duzue. Sarrerak laburra eta erakargarria izan behar du, irakurtzen jarrai dezaten.
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak. Zehaztu duzue?
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Zehaztu duzue estaldura?
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia zehaztu da.
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). Interesgarria litzateke, topaketari begira, hezitzaileen ezaugarriak eta zereginak zehaztea.
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Eskupilotako pilotak nolakoak izango diren gehiago zehaztu. Material bakoitzeko kopuruak zehaztu.
    • Saioaren helburu zehatzak. Zehaztu dira.
    • Ariketen deskribapena. Bideoak oso interesgarriak dira. Ariketa batzuk dibertigarriak iruditu zaizkit. Hasieran audioak (azalpena) gaineratzeak asko laguntzen du..
    • Saioaren dinamika. Azaldu da, eraginkorra dirudi. Elkarrizketatutako koordinatzaileak zioen moduan, beharrezkoa da ongi antolatzea.
    • Aurreikusitako gastuak. Gastuak zehaztu dira, baina hezitzaileek ez dute kobratuko?
    • Bestelakoak (argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…) ez dira gaineratu.
    • “Jarduera Fisiko eta Kirolaren Fakultatea” ez, Hezkuntza eta Kirola Fakultatea.

    3. Kalifikazioa: 8,5

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal pilotaren eta tenisaren oinarriak ikasgaiko irakaslea, Hezkuntza eta Kirola Fakultatea (UPV/EHU).

    ResponderEliminar

Eskerrik asko