Topaketa aurrera eramateko hainbat material mota ezberdin erabiliko dugu.
Umeak
heldu bezain laster, talde ezberdinetan jarriko ditugu eta talde
bakoitzari kolore desberdineko petoak emango dizkiegu. Saio osoan zehar
taldekide berdinekin egongo dira, horrela denok denon aurka aritzea
lortuko dugu.
Bestalde, jokatzeko erabiliko den materialaren arabera:
- Patioan esku pilotako (pilota goxoak) hainbat pilota, baloi bigunak eta kono batzuk erabiliko dituzte.
Baloi biguna patioan jolasteko
- Frontoian baita, kono batzuk egongo dira zelai desberdinak markatzeko eta esku pilotako pilota batzuk. . Horretaz aparte, zinta itsaskor roilo batzuk egongo dira behar diren eremuak markatzeko.