EGINGO DITUGUN ARIKETAK


Gehienak frontoian egingo ditugu, baina joko zuzenekoa patioan egingo da. Frontoia 4 eremuetan banatuko dugu eta erabiliko dugun beste zelaia patioa da. Patioan 4. ariketa egingo dugu, gainerakoak frontoian.



Hauek dira euskal pilota topaketan egingo ditugun ariketak:


  1.  Lehenengo ariketa berotzeko ariketa izango da eta frontoian bertan egingo dugu, bere izena armiarma da:
 

2. Hurrengo ariketa baita ere frontoian egingo dugu, bere izena kantxaren banaketa da: 

                                    
                                     
                                          

3. Jarraian datorren ariketa, frontoian egitekoa da eta Pilota geldi ez dadin!!! izena dauka. Ariketa honetan talde bakoitza bere ilara eta jogunea izango du orman, irabazteko, taldekide bakoitza 3 alditan jo behar de pilota, hau da, pilota txarra izan gabe ziklo oso hirutan egin behar da. Hau da ariketaren azalpena:


 

4. Ondoren daukagun ariketa, patioan egin beharreko ariketa da, baloi errea du izena. Baina bideoan azaltzen den ez bezala, baloia ezin da jaurti, kolpatu behar da norbait harrapatu ahal izateko:
                                         

 5. Ariketa hau dueloak izena dauka eta frontoian egiten da. Bideoan azaltzen den bezala, desoreka jokoak dira eta helburua tantoak lortzea da:

 

6. Ariketa honetan, frontoia erabiliko dugu. Ariketaren izena, eskuak elkarri ematen da eta pilota kolpatu eta gero, bikotekideak eskua jo behar dute:

                                         

7. Ariketa eta topaketan egingo dugun azkena, "putxe" edo "primi"izena dauka. Denok denon aurka jokatuko da eta pilota failatzen joan ahala, eliminatzen zoaz. Ume asko daudenez, bi taldetan egin da:

                                          


Topaketara heldu bezain laster, 4 umetako 10 talde egingo ditugu, kolore ezberdineko petoak emanez. Ariketak egiteko 5 zonalde daudenez, 2 talde egongo dira zonalde bakoitzean. Ariketa batzuetan 2vs2 jokatu egiten da, beraz denok aldi berean jokatzeko, zonalde hori bi azpizatitan banatuko da. Beste batzuetan aldiz, ilaretan kokatu behar dira, 3. ean adibidez, honetan zonaldea baita bitan banatuko da, baina zure taldekideekin jokatzen duzu, 2vs2koetan ez bezala.
Ariketa bakoitza 15 minutu iraungo du, hau da talde bakoitza 15 minutu egongo da gune bakoitzean. Denbora amaitutakoan, talde batek bere ezkerrean dagoen gunera pasatuko da eta beste eskuinean dagoen gunera. Horrela denok denon aurka jokatuko dute.