ELKARRIZKETAK

Topaketa hau burutzeko ideia aurrera eraman genuenean, hainbat pertsonekin elkarrizketak izan genituen haien iritzia jakiteko.
Horietako batzuk Gasteizko eskola bateko umeak izan ziren. Erantzunak asko izan ziren baina orokorrean guztiok esan zutena honako hau izan zen:


  • Gustatzen zaizue mota desberdinetako topaketak egitea?
    • Bai, horrela kirol desberdinak probatzen ditugulako.
  • Topaketa horietan zer da gehien gustatzen zaizuena?
    • Ahalik eta hoberen pasatzea jokuak eta jolasak egiten eta ume berriak ezagutzea.
  • Zein da zuen erlazioa Euskal pilotarekin?
    • Noizbehinka gustuko dugo patioan edo eskolatik kanpo gaudenean jokatzea baina ez gara arlo horretako praktikatzaile jarraiak.
  • Euskal pilotako topaketak gustuko dituzue?
    • Ez gara kirol horretako topaketa askotara joan beraz ez dauakgu iritzi zehatzik.
  • Zer gustatuko litzaizueke egitea Euskal pilotako topaketa batean?
    • Gehien gustatuko litzaigukeena ondo pasatzea da eta bigarrenik, ahalik eta joku ezberdin gehiago egitea.
  • Zein joku mota espero dituzue topaketa mota horietara joaten zaretenean?
    • Pilotekin zerikusia duten jokuak eta tantoak egitea helburu dutenak.
  • Gustatuko litzaizueke esku pilota egiteaz aparte Euskal pilotaren beste modalitate batzuk praktikatzea?
    • Bai, dudarik gabe.
  • Azkenik, prest egongo zinatekete beste Euskal pilota topaketa batera joateko?
    • Topaketa horietan ondo pasatzea ziurtatzen badiguzue bai.

Hau izan da ume batzuekin izandako elkarrizketak gai honen inguruan.
Honetaz ondorioztatu dezakegu umeen helbura gazteak direnenan ondo pasatzea dela eta ez hainbeste teknika eta perfekzionamendu. 

Egindako beste elkarrizketa bat, Gasteizko eskola bateko kirol koordinatzaile batekin egindakoa izan zen:
  • Zer izan behar du euskal pilota topaketa bat eraginkorra izateko?
    • Lehenik eta behin, erakargarria izan behar da umeen aditasuna hartzeko eta bestetik, ondo antolatuta egon behar da ahalik eta denbora gehien jolasten ibiltzeko.
  • Zer da umeei gehien gustatzen zaiena?
    • Umeei gehien gustatzen zaiena jolasten ibiltzea da. Hai gazteak direnean, askotan berdin zaie ze kirol praktikatzen ari diren, haiek nahi duten lagunekin jolasten ibiltzea da.
  • Ezagutzen dituzun topaketak, nola baloratuko zenituzke? Zergatik?
    • Egia esanda, nahiko nota txarra jarriko nieke. Orain arte egon naizen topaketetan, nahiko desorden handia egon da. Umeak ez zekiten nondik nora joan behar ziren eta gainera egiten zituzten ariketa gehienak oso zailak ziren umeen gaitasunetarako, horren ondorioz aspertzen ziren.
  • Nola hobetuko zenuke topaketa horien antolamendua?
    • Lehenik eta behin ariketa orokorragoak egingo nituzke, ume guztiei zuzendutakoak, eta ez bakarrik pilotan aritzen direnentzako. Hobetuko nukeen beste gauza bat, espazioaren antolamendua izango litzateke, ariketa batetik bestera pasatzerako orduan orden gehiago egoteko.
  • Azkenik, zer uste duzu dela umeen gurasoek gehien baloratzen dutena haien umeak topaketetara apuntazten dituztenean?
    • Gehien baloratzen dutena, zalantzarik gabe, haien umeak ondo pasatzea da. Ikusten badute bere umea pozik dagoela haiek baita pozik sentituko dira eta horren ondorioz beste topaketa batzuetara apuntazeko gogoa sartuko zaie.  
Eskerrak eman nahi dizkiogu kordinatzaile honi eskainitako laguntzagatik eta gure topaketa hobeto burutzeko emandako argibideengatik.
Sortu dugun topaketa hau gaur egungo umeei zuzenduta dago eta haien gustoen inguruan eraikita!!!!