HELBURUAK

Topaketa honen helburua Euskal Pilota sustatzea da, horrela, Gasteizko zonalde desberdinetatik datozen ikasleek euskal kulturan garrantzitsua den Euskal Pilota ezagutu dezaten. Horretarako,Euskal Herrian milaka urtetan zehar garatuz joan diren Euskal Pilotaren ezaugarriak batzen joan gara. Nahiz eta ikerketa horretan modalitate ezberdinetako ezaugarriak lortu, erabaki dugu bakarrik esku pilotarenak erabiltzea topaketa hau burutzeko, iruditzen zitzaigulako gizartean ezagunena zela eta horren ondorioz erakargarriena bihurtu zitekeena.
Espero dugu gure helburua zuengan erabilgarria ikustea eta Euskal Pilotaren barnean dagoen Esku Pilota modalitateari buruz zerbait ikasita ateratzea!!!