Gasteizko
I. Topaketa honetan erabiliko ditugun instalazioak oso sinpleak dira.
Topaketa Zaldiaran ikastolan egingo da, Gasteizko hegoaldean kokatuta
dagoen ikastola. Bertan hainbat kirol instalazio ezberdin daude, baina
guk bakarrik frontoia eta patioa erabiliko dugu. Zorte handia daukagu bi
instalazio horiek estalita daudelako, beraz euria eginez gero ez dugu
arazorik izango topaketa aurrera eraman ahal izateko.
Bigarrenik, patioan joko zuzeneko ariketak egingo ditugu, hauek baita ere euskal pilotaren modalitate batzuk direlako. Patioaren dimentsioak 20*40 m izango dira, areto futboleko zelai bat bezala. Bertan ariketak egingo dira, baina zelaitik kanpo zati bat egongo da, nahiz eta ariketetarako ez erabili.
Hainbat lekutan begiratu eta gero (bibliografian dagoen linka) ikusi dugu orrialde bat non oso argi azaltzen dituen jokaleku motak eta honen bidez aukeratu dugu erabiliko genituen jokalekuak.