SARRERA


Gaur egun, euskal pilota Euskal Herrian nahiko garrantzi handia duen kirola da. Ume asko,  txikitan hasten dira pilotan jokatzen, baina nagusitzen joan ahala, askok utzi egin dute. Umeak pilotan jolasten hasten direnean, beste kirol guztietan bezala, maila ezberdinak daude, eta gaur egungo entrenatzaile askok, ez dakite nola kudeatu egoera hori, eta bakarrik batzuei zuzendutako ariketak egiten dituzte. Horren ondorioz, ume askok aspertu egiten dira eta pilotan jokatzeari uzten diote.                                                                                        



Egoera hori ekiditzen saiatzeko, eskola eta erakunde ezberdinetatik, pilota topaketak sortu dira. Topaketa hauetan, eskola ezberdinetako, maila ezberdinetako, genero ezberdinetako… umeak batzen dira.Topaketa hauen ezaugarri nagusia, umeak aspertzen ez direla da, behintzat hori da hauen helburua. Maila ezberdinetara egokitutako ariketak daude, horrela lortzen dena, umeak ondo pasatzea da, nahiz eta maila ezberdinetakoak izan.



Abenduaren lehenengo larunbatean, abenduaren 2an, zuen eskoletako umeak egiteko ezer ez badute, eta ondo pasatu nahi badute, aukera izango dute Gasteizko I. Euskal Pilota Topaketan parte hartu ahal izateko. Topaketa goizeko 10etan hasten da eta 12ak aldera bukatuko dugu. Ondoren azaltzen dugun  bezala, 7 ariketa ezberdin egingo dira eta laugarrenaren eta bostgarrenaren artean 5 minutuko deskantso bat egingo dugu ura edateko, komunera joateko... . Pilotan jokatzen ondo pasatzeaz gain, umeek lagun berriak egiteko aukera paregabea izango dute!!!!!!


Gusto handiz hartuko zaituztegu gurekin pilotara jokatzera etorriz gero!!!


Topaketa guztiz dohakoa da, bokazioz egiten dugulako eta gure helburua umeak ondo pasatzea delako!!